Testuingurua
Karmen: Oraintxe ulertzen dot.
Ekologista: Birziklapen lanean gazteok, eta noski umeok, erantzunkizuna hartu behar dogu.
Lana ez da erreza.
Sastarrak pilatzen ari dira edonon.
Ez dago lekurik.
Nora botako ete dabez gure seme-alabak?
Dogartzi: Arrazoia daukazu.
Eskolan betetzea nahiko erraza da, baina gero zer?
Xurgin: Dakigun guztia txikitatik ondo ikasita daukagu.
Gauza danen sustraia gogoa da.
Ekologista: Horixe da.
Gogoaz gain maitasun pixka bat ez letorke gaizki.
Maitatzen daigunean lortuko dogu natura bera salbatzea.
Ados zagoze?
Besteak: Bai!
Paule: Hemengo hitzak haizeak daroaz ez baditugu zabaltzen.
Leire: Zergatik ez goaz kalez kale, dendaz denda, hauxe zabaltzen?
Besteak: (Txaloka) Bai!
(Danak dendara joaten dira eta han dagozanakaz alkartzen dira)
Dendaria: Zer dala ta hainbeste jende?
Sukalki eguna ala Aratuste eguna da gaur?
1 gaztea: Manifestazino hat dirudi.
2. gaztea: Gauza da jakitea zeren ala noren manifestazinoa.
2. bezeroa: Aizue (Gazteei begira)
Nahiko berba egin dogu orain arte.
Zerbait hartzera joango gara alboko tabernara.
Tabernaria: Ez dot uste joango zareenik.
Taberna itxita dago eta.
1 gaztea: Itxita?
Zer jazo da?
Grebaren bat?
2. gaztea: Institutuan ez dabe esan tautik be baina...